Crowdfunding: Walter Benjamin euskaraz: bi artikulu antologia

Walter Benjamin euskaraz: bi artikulu antologia

 

 

Zure laguntza behar dugu!

Crowdfunding kanpaina: http://vkm.is/wbenjamin

 

Walter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo nagusienen artean dago. Autore honek humanitateetako alor ezberdinei egindako ekarpena handia eta bere obra aberats bezain zabala den arren, euskal irakurleok ez dugu oraindik funtsezko lan horiek gure hizkuntzan irakurtzeko aukerarik.

 

Gabeziaz jabetuta, Sans Soleil argitaletxetik (http://www.sanssoleil.es/txinpartak/) hutsune hori betetzeko lanean ari gara. Walter Benjaminen bi artikulu antologia euskaraz argitaratu nahi ditugu.

 

Lehen antologia, aditu baten hitzaurreaz gain, literaturari buruzko hurrengo artikuluek osatuko dute: “Franz Kafka”, “On Some Motifs in Baudelaire”,On the Image of Proust” eta “The Task of the Translator”.

 

Bigarren antologian, aldiz, aditu baten hitzaurreaz gain, historia eta filosofiaren inguruko artikuluak aurkitu ahalko ditugu: “The Work of Art in the Age of Mechanical Reproduction“, “Theses on the Philosophy of History“, “Critique of Violence“, “Little History of Photography” eta “Experience and Poverty“.

 

Garazi Arrula Ruiz, Mikel Babiano, Maialen Berasategi, Amaia Donés Mendia, Mikel Igartua, Teresa Pradera, Danele Sarriugarte, Iñaki Segurola,  eta Gaizko Urturi itzultzaileak arduratuko dira artikuluak euskaratzeaz.

 

 

Lagundu iezaguzu Crowdfunding kanpainan parte hartuz, mezu hau zure kontaktuei birbidaliz edo zure lagun eta ezagunei proiektuaren berri emanez!

Iraitz Urkulo

Sans Soleil argitaletxea

www.sanssoleil.es/txinpartak

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Cultura, Literatura y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s